CAT     ES     EUS     POR     GAL

NOR GARA

Oinez dabiltzan Hirien Sarea irabazi asmorik gabeko nazioarteko elkartea da, ibilgarritasunarekin konprometitutako udal eta administrazio publikoei irekia. Gure helburu nagusia oinezkoak hiri-mugikortasunaren eta espazio publikoaren protagonista nagusiak izatea da.

Sarean sartzeak esan nahi du espazio publikoa hobetzeko konpromisoa hartu behar dela. Espazio publikoa oinez ibiltzeko, egoteko eta gizarteratzeko lekua denez, hainbat proiekturi ekiten zaio, ibilgarritasuna, mugikortasun jasangarria, irisgarritasun unibertsala, bide-segurtasuna, hiri-ingurumenaren kalitatea eta haurren autonomia sustatzeko.

ZER EGITEN DUGU

LSareak laguntza-funtzio ugari eskaintzen dizkie elkartutako udalei, eta lau arlo nagusitan banatzen ditugu: Sareko ikaskuntza, Bozgorailua, Proiektu kolektiboak eta Kanpainak.

Gure ekintzak erakunde gisa ditugun printzipioak zabaltzetik (ibiltzearen kultura dei diezaiokeguna), edozein auzotan edo zentrotan oinezkoentzako lehentasuna duten espazio publikoak izateko presioa egiteraino doaz, edozein dimentsiotakoak izanda ere. Hiriek mugikortasun naturalaren arloan dituzten arrakastak eta aurrerapenak ikusarazten ditugu eta, oro har, hiriko bizi-kalitatea hobetzeko behar dugun optika-aldaketa sustatu.

Gure EKINTZAK atalean, egiten ditugun ekimenak kontsulta ditzakezu.

OBJETIVOS

Elkartutako hiriei babesa, laguntza eta aholkularitza ematea Sarearen printzipioak aplikatzeko eta zabaltzeko

Beren ekintzen hedapen didaktikoan laguntzea, estatuan eta nazioartean bozgorailu izanez

Antzeko printzipioak eta helburuak dituzten beste kolektibo eta erakunde batzuekin sinergiak ezartzea eta lan-tresnak trukatzea

Sareko hirien artean ikaskuntza eta elkarlana sustatzea, Sarearen printzipioei lotutako ekintzak asmatu eta gauzatzeko

Gobernantza, mugikortasun eta hirigintza jasangarriarekin zerikusia duten ekitaldi, deialdi eta albiste interesgarriei buruzko informazioa ematea

Herritarren parte hartzeko prozesuetan parte hartzea, autonomia-erkidegoko edo estatuko araudiari buruzko erabakiak hartzen direnean

Share This