Oinez dabiltzan Hirien Sareak bere printzipio propioen dekalogoa jarraituz egiten du bere jarduna. Gainera Europako Parlamentuak 1988ko urrian Oinezkoaren Eskubideen Gutunean jasotako eskubide eta printzipio estrategikoak eta Ibiltzearen Nazioarteko Gutuna ditu oinarri. Gutun hori mundu osoko adituek diseinatu zuten, 2006ko Walk 21 nazioarteko konferentzien esparruan.
Oinez Dabiltzan Hirien Sareari atxikitzeak esan nahi du hiru dokumentu hauetan jasotako printzipioak eta eskubideak bere gain hartu behar direla. Horien arabera, ibiltzea izan behar da hiri-mugikortasunaren sistemaren adierazle nagusia, ezinbesteko baldintza baita hiri atseginak, osasungarriak, jasangarriak, bidezkoak, inklusiboak eta erakargarriak ahalbidetzeko, kohesio sozial handiagoarekin eta aukera-berdintasunarekin espazio publikoaren erabileran eta gozamenean.

Versión ilustrada de la Carta de los Derechos del Peatón.
Elaborada por Liga Peatonal e ilustrada por Edgarseis.